XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Langraiz Okako espetxean osasun-laguntza eta hezkuntza-zerbitzuak hobetzeari buruzkoa.

Langraiz Okako espetxean osasun-laguntza eta hezkuntza-zerbitzuak hobetzeari buruzkoa, Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak egina.

(Zuzenketak)

(05/11.02.01.0104)

Mahaiak, 1996ko uztailaren 11n egindako bilkuran, erabaki du tramitera onartzea ondorengo zuzenketak, Langraiz Okako espetxean osasun-laguntza eta hezkuntza-zerbitzuak hobetzeari buruzko legez besteko proposamenari aurkeztu zaizkionak, eta agindu du Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara daitezela.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Joseba Andoni Leizaola Azpiazu.

EUZKO ABERTZALEAK- NACIONALISTAS VASCOS, SOCIALISTAS VASCOS-EUSKAL SOZIALISTAK ETA EUSKO ALKARTASUNA LEGEBILTZAR TALDEAK

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak, Euskal Autonomi Elkarteko hiru espetxeek askatasunik gabeko pertsonen berreziketa eta bergizarteratze lana behar bezala betetzeko duten giza baliabide eta baliabide materialen eskasia dela-eta, erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea Barne Ministeriotik honako hauek lor ditzala:

a) Funtzionario eta pertsonal laguntzaile kopuru egoki bat, Espetxeetako Lege Organiko Orokorrean jasotako helburu eta postulatuekin bat etorriz, behar bezala funtzionatu ahal izateko.

b) Aurreko puntuan adierazitakoari utzi gabe, ahalik eta azkarren betetzea aurrekontuz hornituta baina une honetan hutsik dauden lanpostuak.

c) Baliabide eta instalazio asistentzialentzako aurrekontu egokiak, erizaintza psikiatriko eta somatikoari dagokionez bereziki.

Halaber, Eusko Legebiltzarrak, gogoan izanik Euskal Administrazioak bere egungo eskumenen eremuan espetxeratuen bizi-baldintzen hobekuntzan egin dezakeen lan garrantzitsua,

Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Eusko Jaurlaritzaren eta Justizi Ministerioaren arteko 1994ko apirilaren 18ko Espetxe Arloko Lankidetzarako Hitzarmen Markoan eta Osasun Sailaren eta Osakidetzaren eta Justizi Ministerioko Espetxe Gaietarako Estatu Idazkaritzaren arteko 1995eko azaroaren 20ko Hitzarmenean bere gain hartutako konpromisuak garatzen eta ezartzen.

Arrazoiak:

Zuzenketa-testuak zehaztu egiten ditu Euskal Administrazioaren eta Estatukoaren erantzukizunak Euskal Autonomi Elkarteko hiru espetxeetan ezarri edo hobetu beharreko zerbitzuetan,

bai indarrean dagoen legeriaren ondorioz bai Eusko Jaurlaritzaren eta Justizi Ministerioaren artean espetxe alorrean sinatutako hitzarmen-markoaren eta ondoren Osasun Sailaren eta Osakidetzaren eta Espetxe Gaietarako Idazkaritza Nagusiaren artean sinatutako osasun alorreko hitzarmen espezifikoaren ondorioz sortutako erantzukizunak.

EUSKAL LEGEBILTZAR TALDE POPULARRA

OSOKO ZUZENKETA

Era berean, bi erakunde horiei eskatzen zaie Legebiltzarrari lehenbailehen txosten bat bidal diezaiotela, zeinetan deskribatuko diren espetxe horretako okupatze-egoera eta osasun, hezkuntza, zainketa eta interbentzioko egungo langile-kopuruaren egokitasuna, bai eta dauden beharrizan materialak ere.

Arrazoiak:

Gure ustez, gaur egun beharrezkoa da betetze-espetxe horretako giza baliabide eta baliabide materialei dagokienez aginpidea duten erakundeengandik informazioa lortzea.

Alde horretatik, egokiagoa iruditzen zaigu zer beharrizan dauden jakitea, horrela, oraingo lankidetza-hitzarmenaren markoan, baliabideen hornikuntza gehitu eta hobetuko duten neurriak aplika daitezen.